XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helburu orokorrak: - Korronte elektrikoaren erabilgarritasunaz konturatzea.

- Elektrizitateari dagokionez, kausa-efektu loturak ikustea.

Hain zuzen ere, gaiaren izenburua hori adierazteko jarria da: Korronte elektrikoa, bere ondorioetan ezaguna.

- Korronte elektrikoaren azterketa zientifikorako oinarriak jartzen hastea:
- neurketak
- esperimentuak.

- Korronte elektrikoaren ulermenerako lehen eredu mekaniko bat erabiltzea.

Egintzen helburuak: - Korronte eta tresna elektrikoen erabilpenean saiatzea.

- Jostailu elektrikoen funtsaz kezka eraztea.

- Neurketak egiten ohitura eta trebetasuna lortzea.

- Neurketen interpretaziora bultzatzea.

Linea induktiboan, zenbait magnituderen iraunkortasuna ikustea (adibidez, erresistentzia elektrikoarena).

- Aldagaien aldaketak sistematikoki aztertzea eta aldaketen eragina ikustea.

Hainbeste kable, zertarako?.

Elektrizitatearen bidea omen dira.

Barrutik korronte elektrikoa doa.

Baina kanpotik ez da ezer ikusten.

Ostera, ba dakigu zerbait doala kable horien barnetik, zeren eta gure etxera heltzean argia pizten baitugu, telebista konektatzen baitugu, plantxa berotzen baitugu,...

Entxufeekin kontuz ibili behar dugula ere ba dakigu, bestela zartada ederra har baitezakegu.

Ba al dakizue zeuen etxeetan zenbat tresnak funtzionatzen duten elektrizitatez?.

Ez? Ea ba! Galdetu eta ikertu egingo dugu arazoa, zerrenda bat prestatzeko.

Ea ikastaldeko guztien artean zenbat tresna lortzen dituzuen!.

Zartadak ekiditeko, kable edo entxufe batek elektrizitatea noiz daukan jakitea komeni zaigu.

Nola jakin daiteke hori? Arriskurik pasatu gabe, noski.

Eta korronte elektrikoa neurtu egin daitekeela uste duzue? Nola? Ba ote da tresnarik horretarako?.

Zer esanik ez, lagun elektrikari bat baldin baduzue, asko lagundu ahal zaituzte arlo honetan.

Dena den, guri dagokigunez, gai honetan galdera hauei eta beste batzuri erantzutera saiatuko gara.